03 Ene 2008

30 urteko kartzela-zigorra Olarra Guridiri, Luis Porteroren hilketagatik

Escrito por: horasur el 03 Ene 2008 - URL Permanente

30 urteko kartzela-zigorra Olarra Guridiri, Luis Porteroren hilketagatik (eitb24.com)

Auzitegi Nazionala.

Epaiaren arabera, ETAko kide historikoak ez zuen atentatua burutu, baina Andaluziako fiskalburua hiltzea agindu zuen 200ko urriaren 9an.

Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Juan Antonio Olarra Guridi ETAko kideari, 2000ko urriaren 9an Luis Portero Andaluziako Auzitegi Nagusiko fiskalburua hiltzea agindu zuela egotzita.

Epaiak "hilketa terroristaren arduraduna" izatea leporatzen dio. Horrez gain, 900.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkie biktimaren semeei eta alargunari, akusazio partikularrak eskatu bezala.

Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren arabera, Olarra Guridik ez zuen atentatua burutu, baina berak eman zuen Luis Portero hiltzeko agindua.

Luis Portero 2000ko urriaren 9an hil zuen ETAren 'Andaluzia' taldeak. Fiskalburuaren etxeko atarian, eskaileren azpian zain egon ostean, bi tiro eman zizkioten buruan eta berehala zendu zen.

(fuente: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_81623/politika/AUZITEGI-NAZIONALA-30-urteko-kartzela-zigorra-Olarra/)

Escribe tu comentario


Si prefieres firmar con tu avatar, haz login
Inserta un emoticono

Sobre este blog

Avatar de horasur

HoraSur

horasur@yahoo.com
(con moderación
de comentarios)

Basilio Pozo-Durán

Soy un chico de 23 años.
Vivo en La Plata
(Buenos Aires, República Argentina).
Estudio Filología Hispánica.
Me gusta escribir, la literatura,
la música (flamenco y cantautores),
el cine (español y latino), el teatro.
Soy de izquierdas, ateo
y me considero solidario y concienciado,
parte de un todo.
Mi compromiso eres tú.

ver perfil »

noticias actualizadas